Urtean zehar mundu osoan ezagunak diren hainbat ekitaldi antolatzen dira Donostian, hala nola Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Zinemaldia, Behobia-Donostia lasterketa, etab.
+ infoDonostiako hirigunean gaudenez, gure pentsioa leku aparta duzu zure egonaldiaz gozatzeko. Kontxako hondartza eta San Martin inguruko merkataritza gunea dira gurean ostatu hartzeko beste bi arrazoi.
+ infoUrtean zehar hainbat eskaintza egiten ditugu, gure webgunean aurkituko dituzu. Erne egon bakar bat ere ez galtzeko eta zure egonaldiaz betiko arreta jasota baina prezio berezian gozatzeko.
ikusi eskaintzakGaurko eguraldia Donostian
Regil Pentsioa Donostiako hirigunean dagoenez, leku aparta duzu ostatu hartzeko, eta kontuan hartu orain dela hilabete batzuk berritu genuela.
Pentsioaren kokapen estrategikoari esker eskuera izango dituzu hiriko leku interesgarri eta erakargarri guztiak. Kontxako hondartza 2 minutura dago, oinez joanda, eta itsasertzetik 10 minutu inguruko paseo ederra emanez, pintxo aukera aparta eskainiko dizun Alde Zahar ezagunera iritsiko zara.
Regil Pentsioa hiriko merkataritza gunean bertan dago, Katedraletik eta oinezkoentzako gunetik hurbil, eta inguruan denda ugari dituzu bisitatzeko.
Biltzar batean parte hartzera bazatoz, berriz, oinez joanda 10 minutura duzu Kursaal Jauregia.
Horri guztiari erantsi behar zaio, gure helburua dela Donostiako zure egonaldia ahalik eta atseginena izatea, eta Regil Pentsioak, beraz, egonaldi guztiz erosoa eskainiko dizu.
Beranduago sartzeko, pentsioarekin harremanetan jarri, mesedez. Mila esker.
A Estrada, España