Donostia pertsonarik exijenteenak ere asetzen dituen hiria da. Bertan Arteaz eta Kulturaz goza dezakezue hainbat museo bisitatuz, besteak beste, Untzi Museoa eta San Telmo Museoa, euskal gizarteari eskainitako inguruko museo bakarra. San Telmotik oso gertu Aquariuma duzue, eta ozeanarioan 360º-ko tunel akrilikoa zeharkatu ahal izango duzue. Hiriak jaialdi ugari antolatzen ditu udan zehar: Jazzaldia uztailean, Musika Hamabostaldia abuztuan eta Zinemaldia irailean.
Donostiak eskaintzen duen erromantizismoaz gozatu nahi baduzue, berriz, XIX. mende amaierako Frantziar inspirazioko eraikin dotoreak, lorategiak eta parkeak bisita ditzakezue, edota jendez gainezka egoten diren oinezkoentzako eta merkataritzako guneetan barrena ibil zaitezkete.
Hondartzak dira hiriko lekurik erakargarrienak. Bakoitzak bere berezitasuna du: Kontxa da ezagunena eta Ondarreta, berriz, etxekoena, eta bien artean Kontxako Badia osatzen dute. Zurriola hondartzarik gazteena da, bai eta surferoena ere. Santa Klara irlako hondartza txiki eta bakartia ere hor duzue.